1
Zenbakia

2007.eko Urtarrila |
2
Zenbakia

2007.eko Martxoa |
3
Zenbakia

2007.eko Maiatza |
4
Zenbakia

2007.eko Azaroa |
5/6 Zenbaki bikoitza

2007.eko Abendua |
|
| |
| Aldizkariaren Aurkezpena: “Mujeres
con voz - Emakumeen ahotsa” |
Aldizkarien helburua zenbaitetan ezezaguna den emakumeen errealitateari buruz sentsibilizatzea, informatzea eta errealitate hori jendearengana hurbiltzea da, emakumeen ekarpenei arreta berezia eskainiz. Aldizkarian emakumeen eskubideen alde ibilbide luzea egin duten Hegoaldeko eta Iparraldeko emakumeen lekukotasunak, gogoetak eta iritziak jasoko dira.
Argitalpen honekin Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeek elkarrekin parte hartzeko eremuak sustatu nahi ditugu, sei zenbakietan zehar jorratuko ditugun gai ezberdinen inguruan ematen ari diren aurrerabideak islatu eta alderatze aldera. Hegoaldeko emakumeen egoera azaldu nahi dugu batez ere, haiek aurrera egiteko eta beren garapenean nahiz ingurunearen hobekuntzan parte hartzeko jarraitu dituzten gida-lerroak agertuz. |
| Nor gara? |
“Euskadiko Elkarbidea” Elkarbideen Nazioarteko Sarearen partaide da. Sareak hainbat lekutan ditu egoitzak, eta Elkar Ekintza erakundeko komunitate laikalek sustatua dago.
Elkarbideen Nazioarteko Sarea Hegoaldean sortu zen, hango herrialdeetan lanean ziharduten boluntarioek osatutako erakunde lokalak abiapuntu harturik. Hastapenetan, Elkar Ekintzako komunitate katoliko laikaletako kide ziren euskal jatorriko lagunek bultzatu eta sustatu zituzten, eta gaur egun ere erakundea sustatzen jarraitzen dute.
Euskadiko Elkarbidea Hegoaldearen ifrentzu gisa jokatzen du, 1994an irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa sortu zenez geroztik. Hegoaldeko Elkarbideen barruan Iparraldean solaskide bat izateko premia sortu izanak eragin zuen, neurri handi batean, Euskadiko Elkarbidea sortzea eta Elkarbideen Nazioarteko Sarean sartzea .
Informazio geiago: www.cseuskadi.org |
| Nora goaz? |
Gure helburua garapen eta sustapen pertsonal eta soziala bultzatzea da, pobrezia borrokatuz eta gauden lekuetan gizarte zibil aktiboa sortuz.
Hegoaldeko elkarbideak indartu nahi ditugu, beharrezko diren baliabide materialak zein giza baliabideak eskainiz. Gainera, guretzat funtsezkoa da Iparraldean pentsamoldeak aldatzea, gure jardueraren oinarrizko alderdi gisa. Hegoaldeko errealitatea alda dadin, Iparraldean pentsamoldeak eta jarduera-ildoak aldatu behar dira. |
| Non gaude? |
Bilboko egoitza
Ramón y Cajal, 43 lonja
48014 Bilbo
Tel./Faxa: 94 475 49 07 info@seuskadi.org Gasteizko egoitza
Rogelia de Álvaro Elkarte Etxea
Panama kalea, z/g
01012 Gasteiz
Tel./Faxa: 945 20 44 02 araba@cseuskadi.org |
| Oharra |
| Argitalpen honetako atalean igorritako iritzien erantzukizuna
igorleena beraiena baino ez da izango. Euskadiko Elkarbidea ez da
halabeharrez iritziekin bat etorriko. |