 |
| Liburuak eta filmak |
“MOOLAANDÉ”
Senegal-Francia (2004)
Zuzendaria: Ousmane Sembene
Colle Ardo Gallo Sy-k, aiurri ahuleko gizon baten bigarren emaztea,
haurra zela jasan zuen erauzketa edo ablazioaren ondorioak pairatzen
ari da oraindik ere. Duela zazpi urte, uko egin zion bere hirugarren
alabak –bizirik duen bakarrak– ezkondu nahi izanez gero
emakume orok pasa behar duen erritua jasan beharrari. Gaur, neska
eta nerabe batzuek erritua pasa behar dute, baina horietako seik ihes
egin dute. Bi hirira doaz, eta gainerako lauak Colleren "moolaandé"
edo babes bila dabiltza; emakumearen senarra bidaia batean dago. Collek
gazteak etxean hartu ditu eta, horrela, komunitatea bi balio tradizional
indartsuren artean banatu da. Alde batetik, ablazioaren aldekoak daude,
erritua kosta ahala kosta egin dadin tematuta daudenak, eta bestetik,
babes sakratuarekiko errespetua, Collek erritu-hitzak esaten ez dituen
bitartean gorde beharko den babesarena.
“VIOLENCIAS
COTIDIANAS, VIOLENCIA DE GÉNERO”
Escuchar, comprender, ayudar
Egilea: Susana Velásquez
Paidós argitaletxea
Zergatik genero-indarkeria?. Zein dira generoindarkeria gertatu eta
irauteko arrazoi sakonak?. Nola lotzen dira indarkeria, generoa eta
boterea?. Zergatik da genero-indarkeria herriosasuneko arazoa?. Zergatik
da giza eskubideetako arazoa?. Zer alderdi teoriko eta tekniko landu
behar dira alor horretan?. Zer ondorio subjektibo dituzte arazo hori
lantzen duten profesionalek?.
Liburu honetan, Susana Velázquezek gogoeta kritikoa egitea
proposatzen du, emakumeen aurkako indarkeriak sortzen dituen galdera
horiei eta beste batzuen inguruan. Horrela, elkarrizketagune bat irekitzen
du pentsatzeko eta ezaguerak eta lan egiteko moduak alderatzeko, ikuspuntu
integral eta diziplina artekotik begiratuta.
Liburuan, halaber, indarkeriamodu desberdinak jasan dituzten zenbait
emakumeren testigantzak azaltzen dira, eta, adore handiz, ekintza
salatuz eta egoerari aurre eginez, beren esperientzia gogoratu eta
denei adieraztea erabaki zuten.
“GRITOS
SILENCIOSOS”
Egilea: Paula Zubiaur
Ed. Maeva
Egileak izengoitia erabiltzen du bere bizipenak idazteko.
Bere testigantza lazgarria tratu txarrak hartu dituzten pertsona guztien
bihotzera helduko da, bai eta tamalez etengabe gertatzen ari diren
gertakari horiek hunkitzen dituzten guztiengana ere.
Sufritzen urte amaiezinak igaro ondoren, Paula Zubiaurrek bere esperientziak
kontatzea erabaki du, bere oroitzapenei aurre egiteko eta indarkeriaren
aurkako borrokari laguntzeko.
Egileak mezu bat bidaltzen die tratu txarrak jasandako emakume guztiei,
eta egoera hori gaindi daitekeela eta bidearen amaieran zoriontasuna
aurki daitekeela erakustea du helburu.
“LA
VOZ DE LAS INVISIBLES. LAS VÍCTIMAS DE UN MAL AMOR QUE MATA”
Egileak: Esperança Bosch eta Victoria A. Ferrer Pérez
Ed. Cátedra
Testu hau Esperanza Bosch eta Victoria A. Ferrer-ek hamar urte baino
gehiagotan egindako ikerketa baten emaitza da. Etxeko indarkeria ikertu
zuten, eta agerian geratu zen, XXI. mendean ere, gizonen eta emakumeen
arteko harremanen oinarrian uste sendoa dagoela: emakumeak gizonen
mende daude eta, beraz, obeditu egin behar diete.
Liburuan, ikerketaren estatistika hotzez gain, indarkeriaren biktimak
izan ziren emakume horietako batzuen testigantza zuzenak azaltzen
dira, beldurraren, sufrimenduaren, lotsaren eta nahasmenaren labirintoan
sartuta amaitu zirenenak.
Baina bizirik jarraitzen dute. “VIOLENCIA
Y AUTOESTIMA” Egilea: Carmen Laviña
Federación de Mujeres Progresistas argitaletxea Gida honetan
emakumeentzako materiala eskaintzen da genero-indarkeriaz hausnartzeko,
bai eta autoestimuan eta buruaren eta gorputzaren osasunean dituen
ondorioez ere.
Liburuan, halaber, baliabide-gida bat, gai hori lantzen duten erakunde-gida
bat eta bibliografia interesgarria aurkituko ditugu. |
|