Versión en castellano >>>
Erdiak babesik gabeEmakumeen aurkako indarkeriaren azterketa feministaTierra Viva“Emakume, ez zaude bakarrik”: proposamen alternatiboaMutilazio genitalaEmakumeen hilketa Clara Campoamor Elkartea Agiririk gabeko emakume etorkinak, ahulagoak genero-indarkeriaren aurreanLiburuak eta filmakZure iritzia interesatzen zaigu!
1. ZENBAKIA
2007.eko Urtarrila

Indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidearen alde

Edukiak:

    Erdiak babesik gabe
    Emakumeen aurkako indarkeriaren azterketa feminista
    Tierra viva
    "Emakume, ez zaude bakarrik": proposamen alternatiboa
    Mutilazio genitala
    Emakumeen hilketa
    Clara Campoamor Elkartea
    Agiririk gabeko emakume etorkinak, ahulagoak genero-indarkeriaren aurrean
    Liburuak eta filmak
    Zure iritzia interesatzen zaigu!
 
“Emakumeen aurkako indarkeria betidanik izan da. Berria indarkeria indarkeri moduan ikustea da, eta hura onartzeari uko egitea”
Alberdi (2005)

Emakumeek genero-arrazoiak direla-eta pairatzen duten indarkeria munduko kultura guztietako gizarte-maila guztietan ematen da. Emakumeen aurka emakume izate hutsagatik zuzendutako hura da, edo emakumeei neurriz gain erasaten dien hura.

Indarkeriaren sorburua emakumeen eta gizonen arteko botere-banaketa desberdina da, bereizkeria. Gaur egun mundu-mailan ematen diren giza eskubideen urraketen artean unibertsalena da. Estatistikek erakusten dute emakumeen eskubideak munduko inongo bazterretan ez daudela erabat bermaturik.

Amnistia Internazionalaren ikerketen arabera, munduko hiru emakumetik bat bere bizialdian kolpatua izan da, sexu-harremanak izatera behartua edo bestelako abusuren bat jasanarazia.

“Mujeres con Voz - Emakumeen ahotsa” aldizkariaren bidez mugimendu feministak eta emakume-taldeek Iparraldean nahiz Hegoaldean giza eskubideak –ez soilik emakumeena, baita beraien komunitateena ere– defendatze aldera burutzen ari diren lana nabarmendu nahi dugu; modu horretara, lantegi hau guztia aurrerabide sozialerako funtsezko zutabe bilakatzen da.

Hezkuntza ez diskriminatzailearen alde egin behar da, eta diskriminazioaren zioak azaltzen ahalegindu, horrela haren aurka borrokatu ahal izateko. Indarkeria prebenitzeko oinarria hezkuntzan gizon eta emakumeen berdintasunaren printzipioa txertatzea eta indarkeria gatazkak konpontzeko bide bezala arbuiatzea da; horrek indarkeria errotik kentzeko neurriak hartzea ahalbidetuko digu.
 
Aldizkariaren Aurkezpena: “Mujeres con voz - Emakumeen ahotsa”
Honakoa 6 aldizkarik osatutako serie baten lehen zenbakia da. Aldizkarien helburua zenbaitetan ezezaguna den emakumeen errealitateari buruz sentsibilizatzea, informatzea eta errealitate hori jendearengana hurbiltzea da, emakumeen ekarpenei arreta berezia eskainiz. Aldizkarian emakumeen eskubideen alde ibilbide luzea egin duten Hegoaldeko eta Iparraldeko emakumeen lekukotasunak, gogoetak eta iritziak jasoko dira.
  Círculo Solidario Euskadi · Euskadiko Elkarbidea
c/ Ramón y Cajal 43, lonja · 48014 Bilbao (Bizkaia) · 94 475 49 07 · info@cseuskadi.org
Araba: Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir
c/ San Ignacio de Loyola, 8 - 3ª - sala 2· 01001 Vitoria - Gasteiz (Araba) · araba@cseuskadi.org
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña y desarrolla mujeresconvoz.org