Gero eta gehiago dira nazioarteko migrazio-mugimenduetan
dabiltzan emakumeak.
Arrazoia ez da soilik gizonezkoen emigrazioaren osagarri izatea. Gero
eta emakume gehiagok ekiten dio migrazioari bere kabuz, ahalik eta
bere buruaren jabeago izateko eta bere egoera hobetzeko, edo jaioterriko
arauei ihes egiteko: komenentziazko ezkontzak, gaitzespena, genero-indarkeria,
edo, besterik gabe, bizi-proiektua baldintzatzen dieten arau moral
eta erlijiosoak.
“Mujeres con Voz – Emakumeen Ahotsak” aldizkariaren
bigarren zenbaki honetan, migrazioaren arrazoiak jorratu, eta lehen
eskutik ezagutuko ditugu emakume etorkinen esperientziak. Ale hau
irakurriz, gehixeago hurbilduko zara emakume etorkinen errealitatera. |