Versión en castellano >>>
Bakegintzan gidari izatea: emakumeentzako demaEz dugu nahi, ez suntsituko gaituen gerrarik, ez zapalduko gaituen bakerikDebby LermanAmal Khriesheh BarghouthiNora CortinasStasa Zajovic Luljeta Vuniqui Ahotsak, emakumeen ahotsak bakearen aldeEuskal bake-prozesuaren aldeko emakumeen nazioarteko adierazpenaZure iritzia interesatzen zaigu!
Carmen Magallón Portolés,
Zaragozako “Bake-ikerketarako mintegia” SIP Fundazioaren zuzendaria eta AIPAZeko lehendakariordea.

Bakegintzan gidari izatea: emakumeentzako dema
“Zer dela-eta ikusten dugu emakumeok hain urruti gerraren eta indarkeriaren logika hori, nahiz eta bortxaz jarduteko gai izan berez?”
     "Mujeres en pie de paz",
     Portada del libro de Carmen Magallón.
     Siglo XXI de España editores, S.A., 2007
Antolatuta dauden emakumeentzat, feminismoarentzat, bakegintzan aitzindari izatea eta gidaritza hartzea beti izan da dema, erronka, edo polemika dakarren jomuga. Bai; bakegintzak erraz biltzen ditu emakumeak, baina, aldi berean, feminismoaren ikuspegitik begiratuta, ez da tranpan erori behar, gizonezkoen betiko antolamenduak dioenez, emakumeak gizonezkoak baino baketsu eta bakezaleagoak direlako gertatzen baita hori. Horixe da arreta handiz hartu behar den lehen baieztapena: emakumezkook ez gara gizonezkoak baino ez bakezaleagoak ezta kontrakoa ere. Orain arteko historian ikus liteke, baita egungo gertakarietan ere, emakumezkoek ere nola jardun duten orain arte, eta orain ere nola diharduten, indarkeriaz, era guztietako talde armatuetan parte hartuta: armadan, gerrilletan, talde terrorista eta bestelakoetan. Gainera, Virginia Woolf1 ere mintzatu zen horrela, bere esanetan, emakumezkoak gerran eta indarkerian parte hartzen dutenean, gerora izango duten ondorio praktikoei begiratuta, oso modu jakinean eta era larrian jarduten baitute, eta, beste bide batzuk urratzeko aukerak egokiago izan ote zitezkeen galdetu gabe, gerretan eta iraultza armatuetan gidari izan ziren gizonezkoak miresten baitzituzten, heriotza besterik eragin eta barreiatu ez zuten gizonak izanik, gehienetan historiak eta kultura androzentrikoek heroitzat hartzen dituzten gizonak.

Orduan, bakegintzan jarduteko ekimenak bultzatzeko orduan, zergatik dira emakumeak argi eta garbi aitzindari eta nagusi? Zer dela-eta? Lehenik eta behin, esan behar da, ginerako gizakiek bezalaxe, emakumeek ere nahi dutena defendatzeko eskubidea dutela. Baina zer dela-eta batzen dira emakumeak euren artean, emakumeak bakarrik bereizita, guztioi, batzuei nahiz besteei, emakumezko eta gizonezkoei dagozkien gaiak defendatzeko, bakegintza, esaterako? Esan behar dugu eztabaida hau zaharra dela eta aspaldidanik datorrela. XX. mende hasieran, feminista batzuek, beren burua internazionalista eta bakezaletzat zutela, aldarrikatu zuten emakumeen eskubideak haratago zihoazela, alegia, botoa emateko eta hezkuntza jasotzeko eskubideak baino zabalagoak zirela. Emakume horiek uste zuten, aldarrikatutako berdintasun-estatus horren baitan, emakumearen esperientziatik abiatuta, pentsatzeko eta erabakitzeko eskubidea ere bazutela, edozein gairi buruz, eta, modu nabarmenean eta berariaz, gerrari eta bakeari buruz.

Baina, zer da emakumearen esperientziatik abiatuta pentsatzea, anitzak garela eta gure esperientzia era askotakoa dela jakinda, eta gizarte-klaseen, kulturen eta abarren aldagaiak ere tartean direla? Badakigu, esaterako, Ameriketako Estatu Batuetako Erriflearen Elkarteko kideek eta Australiako Arma-kontrolerako Koaliziokoek ezer gutxi izango dutela euren artean berdin. Hala ere, bada zerbait emakume guztiek batera dutena, bai lehen bai orain, munduko emakume guztiak gizonezkoen sozializazio-moduaz beste batera sozializatu baitira, eta gizonezkoen arauez bestelakoak hartu baitituzte. Arau bikoitz horrek banaketa sortzen du batzuen eta besteen jardunen eta bizimoduen artean; gizarte tradizionaletan nahitaez jarraitu beharrekoak dira, eta gizarte liberaletan ahulago edo ezkutuago agertzen dira. Emakumezkoen arauak emakumea esparru publikotik at uztea ekarri du, erabaki-esparrutik at geratzea eragin du, eta, legez berdintasuna lortu duten gizarteetan ere, emakumea oraindik ere atzerritar sentitzen du bere burua gizonezkoen neurrira sortu ziren erakunde eta dinamiketan. Bazterketa horrek, baina, batez ere, erabat atzerritar bihurtu gintuen emakumeok gerraren eta indarkeriaren aurrean.

Zer dela-eta ikusten dugu emakumeok hain urruti gerraren eta indarkeriaren logika hori, nahiz eta bortxaz jarduteko gai izan berez? Agian, heriotza dakarren logika horretatik at egon nahi dugu, gure gorputz-esperientziak eta bizi-arauak bizitza izan duelako ardatz nagusi; arrazoizko azalpena izan liteke hori2. Hegoafrikako Olive Schreiner feminista zuriak idatzi zuenez, emakumeak beti daki bizitzak zenbat balio duen, eta askoz errazago dela bizitza suntsitzea sortzea baino. Mundu honetara bizitza ekartzeak lana eta oinazea eskatzen dizkio amari, eta, askotan, osasun-egoera behar den modukoa ez denean (munduko leku gehienetan, alegia) amaren heriotza ere badakar. Baina, areago, batez ere, nekezago da bizitza zaintzea sortzea baino: zenbat denbora, zenbat lan eta zenbat neke, umeak hazten eta zaintzen, eta, ondo dakigunez, ia beti, emakumeen ardurapean. Honek, egia da, ez die emakumeei bertuterik ematen, ezta erruki handiago edo krudelkeria txikiagorik ere; baina ondo erakusten die giza bizitza suntsitzea zer den. Hori erro-errotik eta hain sakonetik jakinda, emakumeek estatuetako gobernuetan ahotsa balute, Schreinerren esanetan, azkenean, gerrak amaitu eta indarkeriaren aurka jarriko ginateke3.

Bazterketa-esperientziak izan dutenez, eta giza bizitza zaintzen jardun dutenez, horregatik erabakitzen dute emakume askok batu eta antolatu egin behar direla, eta bakerako ekimena bultzatu behar dutela. Ez da, ez, lan erraza. Berdintasun akritikoaren bila dabiltzan gizarteetan, agian, salatuko zaituzte gizonezkoen tradizioak emakumezkoei emandako estereotipoak onartu dituzulako. Horrela pentsatzen dutenek beste era bateko askatasuna nahi dute emakumeentzat, horren arabera, emakumeok gizonezkoek egiten zuten guztia egin dezakegula erakutsi behar dugulako nahitaez etengabean, eta, horrela, azkenean, askatasuna ez da askatasun. Emakumeok ez daukagu zertan inori ezer demostratu. Bakegintzan protagonista izan ala ez, aukeran da, gizartean bete izan dugun zaintza-esperientziarekin erabat bat datorrena; baina, askatasunez aukeratu behar da, azken batean. Emakume guztiek ez dute aukera hori hartzen…. ezta feminista guztiek ere. Dena den, baikor izateko arrazoirik bada, aukera hori hartuta, askotan, autoritate handia izaten baitute komunitatean, eta aurrerapauso ikaragarriak ematen baitituzte; maiz ideologiak, alderdiak eta taldeak elkarren aurka beti borrokan daudela, egitura zaharkituetan oinarritutako politikak baino xede handiagoak lortuta.
1 Woolf, Virginia (1938) Tres Guineas, Bartzelona, Lumen, 1977.
2 Elena Grauk dioenez, emakumeek duten esperientzia gorputzetatik hurbilago dago, benetako gizakiarengandik gertuago: Grau, Elena (2001) “No prescindir de los cuerpos”. En pie de paz, 53, 66-68 zk.
3 Ruth Roach Pierson-en aipatua; (1987) “'Did your mother wear army boots?' Feminist theory and women's relation to war, peace and revolution”. Hemen: Sharon Mcdonald, Pat Holden and Shirley Ardener (ed) Images of Women in Peace and War. Cross-Cultural and Historical Perspectives. London, 1987 MacMillan Education, p. 212.
  Círculo Solidario Euskadi · Euskadiko Elkarbidea
c/ Ramón y Cajal 43, lonja · 48014 Bilbao (Bizkaia) · 94 475 49 07 · info@cseuskadi.org
Araba: Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir
c/ San Ignacio de Loyola, 8 - 3ª - sala 2· 01001 Vitoria - Gasteiz (Araba) · araba@cseuskadi.org
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña y desarrolla mujeresconvoz.org