Euskal
Herrian zabaldu zaigun kontestu berria dela-eta, gerra garaian edo
gerra ostean bakegintzaren alde dihardugun emakumeok:
1. Pozik hartu dugu Euskal Herrian bakearen bila eta euskal gatazka
konpontzearen alde zabaldu den elkarrizketa prozesua, jakitun gara-eta,
arazo politikoak bideratzeko eta benetako bakea, bake iraunkorra,
lortzeko bide bakarra hitz egitea, elkar aditzea eta negoziatzea dela.
2. Ondo dakigu emakumeek mundu osoan lan baliotsua egin dutena; izan
ere, pertsonen eta komunitateen arteko bakearen katalizatzaile, elkarrizketaren
bultzatzaile eta adiskidetzearen aldeko izan dira.
3. Argi dugu emakumeek bake-prozesuetan ekarpen baliotsua egin dutela.
Horregatik ezinbestekoa iruditzen zaigu emakumeek partaidetza bizia
izatea euskal gatazka konpontzeko negoziazioetan, eta prozesu horrek
onar ditzala emakumeen esperientziak, interesak eta itxaropenak, Nazio
Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1325. ebazpenak eskatzen duen legez.
Donostia - San Sebastián, 24 / X / 2006 |
Patricia Buriticá Iniciativa de Mujeres
Colombianas por la Paz
Ann Hope Northern Ireland
Olga Lucía Ramírez Ruta Pacífica de
las Mujeres. Colombia |
Etweda A. Cooper Liberian Women's Initiative
Amal Khreishe Jerusalem Center for Women Palestinian PWWSD
Luljeta Vuniqi Kosovar Women's Network |
Nora Cortiñas Madres Plaza de Mayo Línea Fundadora.
Argentina
Debby Lerman Bat Shalom. Israel
Stasa Zajovic Women in Black. Serbia |