| “Emakumeek ekonomiaz mintzatzen direnean
honako hauetzaz hitz egiten ari dira: osasunez, hezkuntzaz,
kulturaz, seme-alaben arduraz, ingurukoen zaintzaz, lanbide
ez ohikoez, botereaz, bortxakeriaz, gerraz, lurrikarez, errenta
ahulez, prekarietateaz, sexu lanean jarduteaz, etxeko lanen
banaketaz…” |
| Josèe Belleau (Feminista
kanadiarra) |
Emakumezkoek historian zehar itxita izan dute ekonomiaren arloan sartzeko
atea. Badakigu bazterkeria hori zer dela-eta gertatu den, ekonomiak
kapitalismoa eta patriarkatua hartu baititu oinarri eta “inspirazio-iturri”.
Hori ikusita, ekonomia feministak gizakiaren beharrizanak bete behar
direla aldarrikatzen du, beharrizan indibidualak nahiz kolektiboak
aintzat hartuta, eta ozen adierazten du komunitateak eta pertsonak
direla ekonomiaren muina (eta ez, merkatuak).
Horregatik, emakumezkoek ekonomiaz dihardutenean, askoz ere hizketa-gai
gehiago dakarte ahora, ekonomiaren kontzeptu tradizionala aztertzen
denean baino. Horren erakusgarri dira, zalantzarik gabe, ale honetan
dakartzagun teoriak, helburuak, eskarmentuak eta testigantzak. Munduko
leku askotatik datozkigun emakumeak dira; ekonomia-sistema honen aurka
daude, aurrez aurre, edo, sisteman sartuta, sistema hori barrutik
moldatzeko. Emakume hauek erakusten digute egoera pertsonala politikoa
ere badela... baita ekonomikoa ere. |