Versión en castellano >>>
Emakumeen partaidetza sozial eta politiko eraginkorraren aldeEmakume zapatisten partaidetza politikoa Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarea Nikaraguako Venancia Taldea Emakumezkoen agendak Udalerri bidezkoagoen eta demokratikoagoen eraikuntzaSaharako emakumeak politikan parte har dezaten eta politika-prestakuntza izan dezaten laneanZure iritzia interesatzen zaigu!
Forum Feminista María de Maeztu,
Vitoria-Gasteiz.

Emakumezkoen partaidetza elkarteen esparruan
Politikan parte hartzea aparteko zerbait izan da, baina orain boluntario-lana deitzen dena beti emakumezkoen zeregina izan da. Lehen, garai batean, karitatea edo ongintzako ekintzak egiteaz hitz egiten zen, baina egia dena da emakumezkook beti egin izan ditugula horrelakoak, ezkutuan eta inork hautematen ez zituela —baina erabat nahitaezkoak—, pertsona ahulenak bizirik iraungo bazuten.

Geure iraganeko historiari gehiago erreparatuko bagenio, ohartuko ginateke ia gizarte-mugimendu guztiak emakumezkoen ekimena izan direla. Hori bai, isilean, oihartzunik eman gabe. Merezi du berriz ere irakurtzea R. E. Morgan-en lana, emakumezkoek zenbait ekimenetan bete duten lan garrantzitsuari buruzko laburpena; bertan dio, emakumeak, besteak beste, honako hauetan parte hartu izan duela: ingurumena zaintzeko aldarrikapenetan —ekologia—, kolonialismoaren aurkako erresistentzietan, bakearen aldeko eta militarren aurkako mugimenduetan, espetxeak erreformatzeko eskaeretan, eskubide zibilen eta arrazismoaren aurkako borroketan, garapen iraunkorraren aldeko mugimenduetan eta mikrokreditu-ekonomiaren aldekoetan. Berak dioen bezala, duela urte batzuk, aurrerapen sozialerako ia mugimendu guztietan, “emakumezkoak izan dira ekintzaileak, ez zaie egindako lana aitortu, etorkizuna ikusten asmatu dute, oinarri-oinarria antolatu dute eta lider aitzindariak izan dira”, baina, gerora, gizonezkoak ia horien guztien jabe egin dira, batena izan ezik; hau da, emakume-mugimenduarena berarena.

“Aurrerapen sozialerako ia mugimendu guztietan, “emakumezkoak izan dira ekintzaileak, ez zaie egindako lana aitortu, etorkizuna ikusten asmatu dute, oinarri-oinarria antolatu dute eta lider aitzindariak izan dira”, baina, gerora, gizonezkoak ia horien guztien jabe egin dira”
Eta gure inguruan begiratzen badugu ere, nabarmena da, kolektibo eta gizarte-talde guztietan parte hartzen dugula. Are gehiago, boluntarioen artean gehienak emakumezkoak gara, eta elkarte ia guztietako motorra gara: kulturalak eta hezitzaileak, giza eskubideen aldekoak, ingurumena zaintzearen aldekoak, bakearen aldekoak, etorkinei laguntzekoak, garapenerako lankidetzarakoak...eta, jakina, gizarte-laguntza eskaintzen duten erakunde guztietakoak (adingabeei, gaixo daudenei edo nolabaiteko urritasuna dutenei, baztertuta dauden kolektiboei... laguntzekoak).

Laburbilduz, ukaezina da emakumezkoen partaidetza. Hala ere, eremu honetan zein beste batzuetan, emakumezkoen presentzia murriztu egiten da elkarteetako goi-karguei erreparatzen badiegu. Urteen joanean ikusi dugu, emakumezkoek eta gizonezkoek parte hartzen duten gizarte-elkarteetan —baita emakumezkoen ekimenez sortutakoetan ere—, haiek egiten direla zuzendaritzaren jabe, baita ordezkaritzaren eta kolektiboaren irudi publikoaren jabe ere.

Pentsa daiteke horiek guztiak alderdi formalak baino ez direla, emakumezkoontzat garrantzitsuak ez direla... Okerrena da gizonezkoek berek helburuak eta bitartekoak zein izango diren ere erabakitzen dutela, baita horiek eta beste batzuk egiteko modua ere... eta, bien bitartean, emakumezkoak baztertuta geratzen gara berriz ere, edo proiektua lapurtu izan baligute bezala, eta, gainera, hasieran zuen helburua desitxuratuta duela proiektuak ikusita.

“Berdintasunaren alde ari gara lanean, eta hori ez da "emakumezkoen kontua", baizik eta guztiok nahi duguna eta guztion onerako dena. Baina ez dugu ahaztu behar bitartekoen baitan daudela helburuak, eta berdintasuna lortzeko denok modu berean egin behar dugula lan”
Berdintasunaren alde ari gara lanean, eta hori ez da "emakumezkoen kontua", baizik eta guztiok nahi duguna eta guztion onerako dena. Baina ez dugu ahaztu behar bitartekoen baitan daudela helburuak, eta berdintasuna lortzeko denok modu berean egin behar dugula lan. Beraz, gure elkarteetan, eguneroko jardunetan, lan egiteko moduari erreparatu behar diogu: harrera bera egiten zaien gizonezkoen eta emakumezkoen ekimenei, lanak nola banatzen diren (emakumezkooi betiko lanak egokituko ez bazaizkigu), karguetan sexu-ordezkaritza paritarioa den, etab. Bestalde, gure jardueretan, genero-ikuspuntua ere kontuan izan behar dugu; hau da, kolektibo guztietan, arazo sozial guztietan dimentsio femenino bat dagoelako jakitun izan behar dugu, eta hori beti kontuan izan.

Hori gertatzen denean, agian, elkarte mistoak, GKE guztiak, edozein dela haren helburua, pertsonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko bitartekoak izango dira. Bien bitartean, emakumezkoen erakundeek lanean jarraitu behar dute, gure interesak zein diren definitzeko eta horien alde borrokatzeko, eta, horrela, gure indarra zenbatekoa den jakitun izango gara, eta, azken finean, dagokigun protagonismo soziala lortzeko.
  Círculo Solidario Euskadi · Euskadiko Elkarbidea
c/ Ramón y Cajal 43, lonja · 48014 Bilbao (Bizkaia) · 94 475 49 07 · info@cseuskadi.org
Araba: Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir
c/ San Ignacio de Loyola, 8 - 3ª - sala 2· 01001 Vitoria - Gasteiz (Araba) · araba@cseuskadi.org
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña y desarrolla mujeresconvoz.org