Versión en castellano >>>
Emakumeen partaidetza sozial eta politiko eraginkorraren aldeEmakume zapatisten partaidetza politikoa Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarea Nikaraguako Venancia Taldea Emakumezkoen agendak Udalerri bidezkoagoen eta demokratikoagoen eraikuntzaSaharako emakumeak politikan parte har dezaten eta politika-prestakuntza izan dezaten laneanZure iritzia interesatzen zaigu!
Ana Felicia Torres,
CEP Alforjaren Genero eta Demokrazia Programaren arduraduna (Costa Rica).

Emakumezkoen agendak
Emakumezko politikariak eraikitzeko bitartekoak
Gero eta emakume gehiago dago esparru publikoan, baina ez da ezer gertatu, ez da aldaketa garrantzitsu positiborik izan emakumeentzat, zer gertatzen da?

Makina bat ahalegin egin dira duela hamabi urte ospatu zen Emakumeei buruzko IV. Munduko Biltzar hartatik gaurdaino, "botererako bokazioa" zuten emakumezko liderrak prestatzen. Haietako emakume askori eskaini zitzaien prestakuntza, hautagai-zerrendan, alderdi politikoen bitartez, beren izena defendatuko zuten itxaropenarekin. Emakumeen mugimenduek ere ahalegin handiak egin zituzten hauteskunde-legeria onar zezaten lortzeko; izan ere, legeria horren bitartez, hautagaien zerrendan eta alderdi politikoen egituretan emakumeen parte-hartze "ahalik eta ekitatiboena" bermatzen zen. Estatuaren egintza-maila guztietan emakumeek aurrera egin zezaten, erakunde-mekanismoak eratzeko borroka asko egin zen.

Latinoamerikako herrialde askotan onartu zen "emakumeen partaidetza politikorako kuotak" deitutako legeria, eta horri esker nabarmen egin du emakume-kopuruak gora kongresu nazionaletan edo legebiltzarretan eta alderdi politikoetako hautagai-zerrendetan.

Hala ere, emakumezkoen partaidetza politikoa bermatzeko kuoten mekanismoaren jatorrizko zentzuaren eta emakumezkoak boterera iristearen, emakumeen askatasunaren eta aukera-berdintasunaren jatorrizko zentzuaren desitxuratze moduko bat bizitzen ari gara. Gero eta emakume gehiagok parte hartzen du, baina horiek alderdi politikoek bereganatzen dituzte, zenbaki huts gisa, eta alderdien egituretan parte hartzen badute ere, arlo ideologikoan zein pragmatikoan, eta erabakiak hartzerakoan, emakumea diskriminatzen eta baztertzen jarraitzen da. Horrenbestez, emakumezkoek, gehienbat maila ertainekoek, txiroek eta oso txiroek, eta, are gutxiago, antolatuta dauden emakumeek eta feministek ez dute beren burua ordezkatua ikusten modu eraginkorrean.

Gure ustez, emakume antolatuen eta feministen lorpenen nolabaiteko "hustualdi politiko eta ideologikoa" gertatu delako izan da; bestalde, mundu osoan barrena hedatzen ari den eraso neokontserbatzailearen isla da, emakumezkoen sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko auzietan bakarrik adierazten ez dena. Horren adibide dramatikoa Honduras da; emakume feministek kanpaina publiko bat egin zuten, "quebrar el voto”1 izenekoa eskatzeko, eta emakumezko diputatugaien aldeko botoa eskatzeko, eta, azkenean, militarren eta presidente ohien alabak eta emazteak izan ziren hautatuak, eta ez alderdi progresisten eta alternatiboen zerrendetako feministak.


Zer esan nahi du, "genero-ikuspuntutik antolatzea"?

Emakumeen kasuan, "genero-ikuspuntutik antolatzeak" zerikusia du "munduan eta gizartean dagokion tokia berreraikitzeko" aukerarekin, nor bere unibertso sinbolikoaren eta kultura politikoaren esparruan. Hau da, kolektibo bateko kide sentitzen garenean —genero baten partaide—, antolatzen gara genero-ikuspuntutik, eta beharrak dituzten pertsonak dauden tokitik "eskubideak dituzten pertsonak" dauden tokira mugitzen garenean.

Hortaz, herritar gisako partaidetza ez da, dagoeneko, "gabezian" oinarritzen, "oparotasun"ean baizik. Gero eta botere gehiago dugun emakumeak gara eta ugari, autonomiaren gozotasunaz gozatzen hasi gara, gure antolakuntzaz eta geure beharren arabera biltzeko plazeraz gozatzen ari gara. Gure kudeaketen eta ekintzen "gune garrantzitsutzat" geure burua jartzea lortu dugun emakumeak gara. Dagoeneko ez gara guzti-guztien emakume-zaindariak. Geure buruaren zaindariak ere bagara.

Jarraian, "genero-ikuspuntutik" antolatu diren zenbait emakumeren hitzez hitzeko adierazpenak ditugu. "Lehen PREKARIOAN geunden: senarrak nahi zuena egitera behartuta; harekin lo egitera hark nahi zuenean; baimena eskatu beharra. Prekario egoera horrek prestakuntza eta ikasketak dituzten emakumeei ere eragiten die. EZ PREKARIO egoera (egungoa) bizitzea esan nahi du, eskubideak ditugula jakitea, pertsonak garela eta gureganako errespetua izatea merezi dugula, baimena eskatu beharrik ez dugula, geure dirua irabazten dugula, guk geure iritzia dugula eta adierazteko askatasuna dugula. Antolatzean egoera hartatik atera ginen”2


Politikari eragin diezaiokeen bitarteko gisa nabarmentzen duzue emakumeen agenda, nola gauzatzen da hori?

“Agendek “babesa eta berotasuna ematen dute”, eta, gainera, egintza politikorako bide ematen dute. Agendek “gizarteari begira jarduteari uzten” laguntzen diote emakumeari, eta eskaerak politika-mailara eramaten. Eta, halaber, orain arte izan duten genero-anonimatutik ateratzera bultzatzen dute”
Emakumeen agendak abiapuntu dira emakumeentzat beretzat "parte izateko" eta beren burua ikasarazteko. Autonomia izanda, eskatzeko modu bat dira agendak, Emakumeari buruzko IV. Munduko Biltzarrean emakumeek erakutsi zuten indarra lagun dutela.

Agenda horiei esker lan handia egin da emakumeen mugimendu zabalaren eta erakundeen "barruan". Norberaren eta kolektiboaren nortasuna osatzeko tresnak dira, eta, batez ere, lortu nahi dena argi ikusten laguntzen dutenak, nolako geroa nahi dugun zehazteko tresnak dira, ondoren, horien arabera antolatzeko. Beraz, agenden garrantzia ez da hainbeste mekanismoak izatea, baizik eta proposamenak egiteko dira baliagarriak, aurre egin behar zaien arazoak hautemateko eta beharrak asetzeko ere bai.

“Babesa eta berotasuna ematen dute”, eta, gainera, egintza politikorako bide ematen dute. Agendek “gizarteari begira jarduteari uzten” laguntzen diote emakumeari, eta eskaerak politika-mailara eramaten. Eta, halaber, orain arte izan duten genero-anonimatutik ateratzera bultzatzen dute..


Esan daiteke “emakumeen herritartasuna” eratzen laguntzen dutela agendek?

Bai, emakumeen herritartasunak, genero gisa, banaka egikaritutako eskubide zibilak eta politikoak izatea dakarrelako, baina ez horiek bakarrik. Emakumeen herritartasunak boterea duten eta genero-kontzientzia duten emakume-kolektiboen eremuak eta ahaleginak eskatzen ditu, herritartasunaren aurretik zuten bizimodutik ateratzeko —eremu pribatuan norbere bizimodua egiten zuten—, eta eremu publikoetara irteteko, genero gisa eta erabateko herritartasuna duten pertsona gisa. Erabateko herritartasuna lortzeko oso garrantzitsua da emakume gisa dagozkien eskubideak aldarrikatzea.

Baina agendek "kanpoaldera" egiteko ere tresna edo bitarteko garrantzitsuak dira, Estatuaren aurrean jarrera hartzeko, batik bat. Estatuaren aurrean emakumea bistaratzen eta nortasun kolektiboa eratzen laguntzen dute. Hortaz, prozedura izateaz gain, politikan eragiteko tresnak ere badira. Politikan eragiteko tresna gisa, gure gizarteek emakumeekin dituzten gabeziak erakusten dituzte. Ez diote Estatuari aldarrikatzen, baizik eta beren buruei. Nork bere burua zaintzeko eta boterea lortzeko ariketa gisa.

Agendak Estatuko erakundeekin negoziatu dira, eta erakunde publikoek bere gain hartutako konpromisoak oso gutxitan bete badituzte ere, Agenda horiek zeregin garrantzitsu bat bete dute: emakumeei "babesa" eskaini die, eta kolektibo gisa egin nahi duten bidea erabakitzen lagundu die.

Eta, egia esan, Costa Rican dauden emakume-agenda gehienak diagnosiak eta proposamenak egiteko ariketa teknikoak baino zerbait gehiago dira. Prozesu politikoak eta antolatzaileak dira, eta agenda guztiak, neurri batean, negoziazio-egintzen oinarri izan dira eta eragin politikoa izan dute, bai Estatu mailan, tokikoan zein alderdi politikoetan..


Zer erronka ditu CEP Alforjaren Genero eta Demokrazia Programak, emakume antolatuek jarduerak egin ditzaten eta protagonismoa izan dezaten, gauzatzen ari zareten herri-hezkuntzako prozesuak abiapuntu izanda?

- Emakumeek boterea izan dezaten praktika, etika eta, nahi bada, "espiritualtasuna" eraikitzea, beren "ahalmenak" berreskuratzeko eta egintza soziala eta politikoa beren gain hartzeko, eta, hori guztia, gabeziak abiapuntu hartuta bakarrik ez, baizik eta beren "oparotasunak" ere bai. "Biktima" izatearen logikei uko egin, eta boterea dugun emakumeak garela geureganatzea da guztiok aurre egin behar diogun erronketako bat. Eta, egia da, hori ez da posible lortzea erabateko txirotasun egoeran bizi diren emakumeekin. Botere-ahalmena eraikitzeko, nahitaezkoak dira gutxieneko ideologia-, afektibitate-, antolakuntza- eta material-baliabideak.

- Emakumezkoen antolakuntza-prozesu autonomoak sendotzea, daukagun baliabide nagusia edo gure oparotasun nagusia eskuratzeko modu gisa: generoko "ahizpak" garela onartzeko eta elkarrekin indarrak batzeko aukera.

- Prozesu integralak bultzatu, ahots, baliabide eta aukera gehiago izan ditzagun. Hiru dimentsioak nahitaezkoak dira gure egintzak izateko eta boteretzea areagotzeko. Gure ahots-gabeziari aurre egiteko tresna pribilegiatuak emakumeen elkarteak eta eremuak dira. Hori da indar elikatzaile nagusia. Baina ez da nahikoa, horrekin batera ez baditugu estrategiak eta jarduerak antolatzen, emakumezkook behar ditugun baliabide horiek eskuratzeko, eta, batez ere, aukerak eskura izateko.


CEP Alforjaren Genero eta Demokrazia Programak garatutako estrategia, emakume antolatuen protagonismo soziala eta politikoa bultzatzeko estrategiak sei osagai ditu

1. Lider-prestakuntza
2. Antolakuntza sendotu
3. Politikan parte hartzeko eta gobernuarekin negoziatzeko aholkularitza (zentrala zein tokikoa)
4. Esperientziaren sistematizazioa
5. Esperientzia-trukea eta emakume-mugimenduarekin harremana
6. Ikerketa-ekintza parte-hartzailea
7. Antolaketak: tokikoak, nazionalak eta Erdialdeko Amerikakoak

Sei osagai horiek estrategia integrala osatzen dute, emakume antolatuen ekintza soziala eta protagonismoa sendotzeko estrategia, hain zuzen. Norbanakoaren eta kolektiboaren botere-ahalmena areagotzea da elementu nagusia.

Sei osagai horiek prozesu osoan lantzen dira, estrategia politiko-pedagogikoa kontuan hartuta. Hala ere, adierazi behar da osagai hauek direla nagusiak: lider-prestakuntza, antolakuntza sendotu, esperientzia-sistematizazioa eta antolaketak eta horien eragin politikoa. Batera landu dira.

Testuinguruaren faktoreak oinarrizkoak dira estrategiaren abiatzea dinamizatzeko. Testuinguruaren oinarrizko faktoretako bat hau da: landa-aldeen txirotasuna eta hiri-marjinalitatea, eta herrialdea gero eta txiroagoa dela eta horrek emakumeengan eragiten duena. Familien bizi-kalitatea kaskartzeak emakumeei eragiten die zuzenean, eta, halaber, haien antolatzeko aukerei. Baita Estatuaren erantzuteko moduari ere.


Un ejemplo de los diferentes momentos ó fases en los que se concretan los componentes de la estrategia político metodológica:

Emakumeen eta emakumeentzako autodiagnosi parte-hartzaileak / lider-prestakuntza.

Hasierako diagnosi-ahaleginek, batez ere, "emakumezkoen" beharren zerrendak osatzen laguntzen dute, familien zein komunitateen beharrak. Hasierako autodiagnosi horietan, esparru hauetako beharrak eransten dira: oinarrizko ekipamendu kolektiboak, osasuna, hezkuntza, prestakuntza eta baliabideen eta etxebizitzaren eskuragarritasuna. Baliabideen eskuragarritasunari eta prestakuntza teknikoari buruzko gaien bitartez, emakumeen berezko beharrak zein diren jakiten hasten da. Diagnosi-aholkularitzaren eremuak lider-prestakuntzaren osagaiak hartzen ditu bere baitan.


Fortalecimiento organizativo y articulación interna.

Se impulsan actividades específicas de formación en temas organizativos como liderazgo de las mujeres, incidencia política y negociación desde las mujeres, métodos de trabajo y estilos de conducción. Se procura que estas actividades convoquen a mujeres líderes de todos los territorios que interesa articular al proceso organizativo y de incidencia política. Se empiezan a desarrollar actividades de articulación con organizaciones de mujeres de otras partes del país. Más tarde se propician espacios de articulación con mujeres organizadas y con agendas a nivel nacional y mesoamericano.


Formulación de agendas de las mujeres, diseño de estrategias de incidencia política y negociación. Formación de liderazgo.

En la medida en que avanza el proceso en cuanto a la formación de liderazgo, fortalecimiento organizativo y articulación interna, se van dando condiciones de subjetividad política para pasar de los diagnósticos de necesidades a la formulación de agendas y demandas de las mujeres. Se va variando el posicionamiento político hacia una perspectiva de derechos y las agendas se van centrando en las mujeres desde una perspectiva de género. Aparecen así temas como los de derechos sexuales y reproductivos, violencia en contra de las mujeres, mujeres migrantes, crédito, derecho al empleo, salud sexual y reproductiva, recreación y tiempo libre. Más tarde se asume el tema de libre comercio, se elaboran propuestas concretas que acompañan las demandas, se diseñan procesos de incidencia política y negociación a nivel local y con las instituciones del Estado a nivel central. La precisión de las agendas consolida también los espacios organizativos. Estos se asumen cada vez más como espacios de mujeres empoderadas, autónomas y con perspectiva de género y se posicionan las alianzas y relaciones con el movimiento de mujeres como estratégico de cara a la acumulación de fuerza social organizada.


Incidencia política y negociación.

Se realizan procesos de negociación por parte de las organizaciones de mujeres. Por ejemplo, la Liga de Mujeres del Cantón Central de Puntarenas impulsa dos procesos de negociación. Uno con la Municipalidad del Cantón Central de Puntarenas, con quien llega a firmar un Acta de Compromisos. Otro con 23 instituciones del Sector Público. Este último en el marco de una Mesa de Negociación y Diálogo Social, convocada por el Instituto Nacional de las Mujeres, ente rector de las políticas públicas para mujeres en Costa Rica.

La Agenda Regional de Mujeres del Norte realiza un proceso de negociación más autónomo y selecciona las 5 instituciones públicas que considera más directamente involucradas en las demandas que quiere negociar. En este segundo proceso se llama a participar como “testigo y garante” a la Defensoría de la Mujer de la Defensoría de los Habitantes.


Sistematización de la experiencia.

Una vez que se ha podido desplegar el proceso con todos sus componentes, se procede a sistematizar las experiencias. Los resultados y el proceso de sistematización permiten “relanzar” las experiencias, buscando nuevos derroteros para la organización y para el trabajo de incidencia política. El proceso en su conjunto cuenta con una evaluación continua, como parte del fortalecimiento organizativo, lo que ha permitido ir poniendo en práctica correctivos

Antolakuntza sendotu eta barne-antolakuntza.

Antolakuntzari buruzko prestakuntza-jarduera bereziak bultzatzen dira; esate baterako, emakumeen lidergoa, eragin politikoa eta emakumeek gauzatutako negoziazioa, lan-metodoak eta zuzendaritza-estiloak. Jarduera horien bitartez, lurralde guztietako emakume liderrak biltzen saiatzen gara, antolaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenak eta horiekin politikan eragin nahi dutenak. Antolakuntza-jarduerak lantzen hasten dira, herrialdeko beste eskualde batzuetako emakume-elkarteekin. Ondoren, emakume antolatuekin eta nazio-mailako eta Erdialdeko Amerikako agendekin antolakuntza-eremuak aurkitzen saiatzen gara.

Emakume-agendak osatu, eragin politikorako eta negoziaziorako estrategia-diseinua. Lider-prestakuntza.

Lider-prestakuntzaren, antolakuntza-sendotzearen eta barne-antolaketaren prozesuek aurrera egin ahala, subjektibotasun politikorako baldintzak sortzen dira, beharren diagnosietatik agendak osatzeko eta emakumeen eskaera-zerrenda osatzeko. Politikaren perspektibatik eskubideen perspektibara bideratzen da, eta agendak emakumeetan oinarritzen dira, genero-ikuspegia abiapuntu dela. Horrenbestez, zenbait gai azaleratzen dira, esaterako, eskubide sexualak eta ugalketakoak, emakumeen aurkako biolentzia, emakume migratzaileak, kreditua, lan egiteko eskubidea, osasun sexuala eta ugalketa-osasuna, aisialdia eta denbora librea. Hori guztia egin ostean, merkataritza librearen gaiari ekiten diogu, proposamen zehatzak egiten dira eskariekin batera, politikan eragiteko eta negoziaziorako prozesuak diseinatzen dira —negoziazioak maila askotakoak izan daitezke, tokiko erakundeekin zein Estatuko erakundeekin—. Agendak zehatzak badira, antolakuntza-eremuak ere sendoak izango dira. Botere-ahalmena, autonomoak eta genero-perspektiba duten emakume-eremu gisa hartzen dira gero eta gehiago; eremu horietan, emakume-mugimenduarekiko hitzarmenak eta harremanak nolakoak izango diren zehazten hasten da, antolatutako gizarte-indarra biltzeko estrategia gisa.

Eragin politikoa eta negoziazioa.

Emakume-erakundeak negoziazio-prozesuak egiten hasten dira. Esate baterako, Liga de Mujeres del Cantón Central de Puntarenas elkarteak bi negoziazio-prozesu bultzatzen ditu. Bata, Cantón Central de Puntarenas udalarekin; Konpromiso-Akta bat sinatu zuen. Eta, bestea, sektore publikoko 23 erakunderekin. Azken hori, Negoziazio Mahai eta Elkarrizketa Sozialaren esparruan, Emakumeen Institutu Nazionalak antolatua, hau da, Costa Rican emakumeentzako politika publikoak zuzentzen dituen erakundeak.
La Agenda Regional de Mujeres del Norte elkartearen negoziazio-prozesua autonomoagoa da, eta bost erakunde publiko hautatzen ditu —negoziatu nahi dituen eskariekin lotura handienak dituztenak—. Bigarren prozesu horretan, Defensoría de la Mujer de la Defensoría de los Habitantes erakundeak ere parte hartzen du, “lekuko eta berme-emaile” gisa.

Esperientziaren sistematizazioa.

Prozesua, osagai guztiak kontuan hartuta, landu denean, esperientziak sistematizatzen dira. Sistematizazio-emaitzei eta -prozesuari esker, esperientziak “bultzatzen” dira, elkartearentzat beste ildo batzuk bilatzeko eta politikan eragiteko eginkizunari ekiteko. Prozesuari, oso-osorik hartuta, ebaluazio jarraitua egiten zaio, antolakuntza sendotze aldera, eta, horrela, zenbait aldaketa egiteko aukera sortzen dira .

Informazio gehiago: www.alforja.or.cr
1 "No Planches el Voto” izena eman zitzaion kanpaina da. Botoa ez "planchar" edo "quebrar" horrek esan nahi du alderdi politikoen zerrenda osoari botoa ez ematea, baizik eta emakumezko hautagaia aukeratu eta hari botoa ematea .
2 Argazki-hitz baten deskodetzea, historia berregiteko tailer batean, Liga de Mujeres del Cantón Central de Puntarenas elkartearekin batera, 2005
  Círculo Solidario Euskadi · Euskadiko Elkarbidea
c/ Ramón y Cajal 43, lonja · 48014 Bilbao (Bizkaia) · 94 475 49 07 · info@cseuskadi.org
Araba: Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir
c/ San Ignacio de Loyola, 8 - 3ª - sala 2· 01001 Vitoria - Gasteiz (Araba) · araba@cseuskadi.org
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña y desarrolla mujeresconvoz.org