Versión en castellano >>>
Emakumeen partaidetza sozial eta politiko eraginkorraren aldeEmakume zapatisten partaidetza politikoa Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sarea Nikaraguako Venancia Taldea Emakumezkoen agendak Udalerri bidezkoagoen eta demokratikoagoen eraikuntzaSaharako emakumeak politikan parte har dezaten eta politika-prestakuntza izan dezaten laneanZure iritzia interesatzen zaigu!
Fatma El Mehdi,
Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko presidente.

Saharako emakumeak politikan parte har dezaten eta politika-prestakuntza izan dezaten lanean
Saharako Emakumeen Batasun Nazionala (UNMS) da gaur egun Saharako emakume guztiak batzen dituen erakunde bakarra. 1974. urtean sortu zen, eta independentzia eta autodeterminazioa izateko eskubidearen alde borroka egiten duen herri bat batzeko beharrak bultzatuta eratu zen haren ideologia eta zeregina.


Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak zer egiten du emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzeko?, zuen agendan, gai nagusia da?

Emakumeen partaidetza soziala eta politikoaren gaia ari da bultzatzen gure erakundea. Baina partaidetza hori bultzatzeaz arduratzen den erakunde bakarra izan ez gaitezen ere ari gara lanean; hau da, Saharako gobernuak eta gizarteak ere horren erantzukizuna izatea nahi dugu. Kontziente izan behar dute emakumeen erakundeek edo emakumeek bakarka aldarrikatu behar duten eskubidea ez dela, baizik eta gizarte osoak onartu behar du beharrezkoa dela emakumeen partaidetza. Gobernuaren, gizonezkoen eta emakumezkoen kontua da.

“Emakumeen partaidetza soziala eta politikoa ez da emakumeen erakundeek edo emakumeek bakarka aldarrikatu behar duten eskubidea, baizik eta gizarte osoak onartu behar du emakumeen partaidetza beharrezkoa dela. Gobernuaren, gizonezkoen eta emakumezkoen kontua da”
Errealitate hori jakitera ematea da gure asmoa, emakumezkoen partaidetza onar dezaten lortzeko. Gure kasuan, erakundean bertan landu behar dugun kontua ere bada; izan ere, bizi dugun egoera oso gogorra da, bestelako lehentasun asko daude, eta emakumeok bakarrik ikusten dugun lehentasuna aldarrikatzen dugunean, gizarteak orokorrean bidegabekotzat hartzen du. Dena dela, emakumeei ikusarazi nahi diegu, Saharako herriak bizi duen egoera gogorra bada egun, are gogorrago izango litzatekeela emakumeon egoera, horren alde borrokatuko ez bagenu.


Nola bultzatzen duzue emakumeen partaidetza soziala eta politikoa?

Sentsibilizazio-kanpainak egiten ditugu, partaidetza politikoak duen garrantziari buruzko ikastaroak eta emakumezkoen eskubideei buruzko ikastaroak antolatzen ditugu, gizarte-eskubideei buruz hitz egiten dugu; baina, horiezaz gain, partaidetza politikorako eskubidea eskubide arrunta dela jakinarazten dugu, eta emakumezkoek ez dutela lotsa izan behar eskubide hori egikaritzeko eta aldarrikatzeko.


Zein da emakumeen erantzuna?

Askorentzat, zerbait berria da benetan. Hasiera baino ez da, gogorra da, eta seguruenik aurre egin behar izango diegun arazo askorekin egingo dugu topo bidean, baina ez daukagu beste aukerarik, gure bizitzaren zati da.


Nolakoa da kanpamenduetako errealitatea, emakumeen partaidetza politikoari dagokionez?

Zenbait urrats eman ditugu: parlamentuan % 24ko ordezkaritza daukagu, % 11koa gobernuan, eta Fronte POLISARIOAn, berriz, emakumezko ordezkari bakarra dugu; baina gure asmoa emakumezko zenbait hautagai proposatzea da, Fronte POLISARIOAren hurrengo Batzarrean. Lorpen garrantzitsuak dira, egia da; baina guretzat ez dira nahikoak.

Egun, badugu abantaila bat: gobernu-mailan, ez dugu inolako arazorik gure proposamenak aurkezteko, eta emakumezkoen gure agendak badu lekua agenda nazionalean. Ahalik eta etekin handiena atera behar diogu aukera horri, ez baitakigu noiz arte iraungo duen gobernuaren jarrera onak.


Zein dira zuen erronkak?

“Hasiera baino ez da, gogorra da, eta seguruenik aurre egin behar izango diegun arazo askorekin egingo dugu topo bidean, baina ez daukagu beste aukerarik, gure bizitzaren zati da”
Gure gizartean ekitatea lortzea beharrezkoa dela kontzientziatzea da; hori da oinarrizko erronka. Nire ustez, agintariei asko lagun diezaiekegu; izan ere, orain arte inoiz ezezkorik eman ez digutenez, pentsatzen dugu mota horretako ezagueren beharra dutela.

Gure ustez, Sahararekiko nazioarteko lankidetza genero-ekitateko politikak bultzatzeko moduko sistemetako bat izan daiteke. Izan ere, batetik, emakumezkoek parte har dezaketen ekintzak eta jarduerak finantzatzen dira; eta, bestetik, aldi berean, nazioarteko lankidetza abiapuntu dela, Saharako gobernuari berdintasunerako politikak abian jartzea eta bultzatzea eska diezaiokegu, hemen eskatzen den bezalaxe. Proiektuek, proposatzen diren unetik beretik abian jartzen diren arte, ekitate-prozesuak bultzatzeko nahitaezkoak diren baldintzak bete ditzaten eska dezakegu.
  Círculo Solidario Euskadi · Euskadiko Elkarbidea
c/ Ramón y Cajal 43, lonja · 48014 Bilbao (Bizkaia) · 94 475 49 07 · info@cseuskadi.org
Araba: Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir
c/ San Ignacio de Loyola, 8 - 3ª - sala 2· 01001 Vitoria - Gasteiz (Araba) · araba@cseuskadi.org
Gurenet Teknologia, S.L.: Diseña y desarrolla mujeresconvoz.org