Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortze aldera urratsak eman badira ere, partaidetza politiko eta sozialaren eremuan oraindik ere bide luzea dago egiteko.
Egia da, zenbat eta emakume gehiago egon eremu horietan, hainbat eta gehiago aurreratzen dela urte askoan emakumezkoek beren eskubideak egikaritzeko jasan duten diskriminazioa murrizten. Bestalde, egia da beharrezkoa dela emakumezkoen partaidetza politikoa eta soziala sendotzea, ekitatea bermatzeko eta emakumezkoen interesak eta beharrak kontuan hartzen direla eta asetzen direla bermatzeko.
Kontua ez da emakumezko guztiek politika- eta gizarte-erakundeetan parte hartu nahi izatea. Kontua da interesa duten guztiek eta horretarako erabakia hartzen dutenek amaigabeko oztopoei aurre egin behar ez izatea, oztopo horietako askok emakume izatearekin zerikusia dutenean.
Zenbaki honetan, abian jarri diren zenbait esperientziaren berri emango dizuegu, emakumezkoen partaidetza soziala eta politikoa sustatzea izan dutena helburu nagusitzat; esate baterako, Costa Rican, Perun, Saharako kanpamenduetan, Nikaraguan eta Euskadin izan dituzten esperientziak dira, eta lan nekez horretan izan dituzten zailtasunak, lorpenak, eta, batez ere, beren nahien eta itxaropenen berri emango digute. |